Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 29,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  6. zenbakia »  Trikiti-txiki

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Trikiti-txiki

Itxaso Andres

 

Eguzki printzak estreinatutako urtaroaren atarian
Euskal Herriko jaiak atonduko dizkigun
alkohol eta dantzak nagusi ditugunetan
San Joan suaz berotu
eta garretan jo eta ke… gora trikitixa!!


Jai giroan murgilduta
alkoholez blai gibel eta inguruak
aho zuloko tximiniaren keaz
eztarriko korapiloen burutazio
izerdi patsetan dantzan
zoramena, algara eta irrikak bat eginik
mozkorraren plantak ezin ezkutaturik,
“fitxajeak” aztertu eta “atakera”!

Antzeman dut tabernako zuloan
iluntasunean ia ikusten ez den neskato koadrila
edozer dantzatzeko prest,
trikiti doinuak airean eta gona mozdunak
hanka-jokoan, puntetan,
hankarteak astintzen.
“Txitxi”-ak txaloka sumatu ditut gerturatu orduko
eta nire euskalmetrosexual jator honekin aurkeztu natzaio
pareko sorgin irribarretsuari.
Alai-alai trikitia dantza pegatua ez izan arren,
badirudi sorginak arauak aldatu dizkiola dantza suelto honi
hanka-joko eta guzti,
salto eta bira artean inguratu nauenean
ni, kieto parau
potrozorroa lehertzeko zorian sorgina heldu
eta komunean dastatu dizkiot gosez akabatzen titi mutur borobilak
“txitxi”-aren ezpainak txaloka dituen bitartean.

Gerrikoa askatuz mikroskopio bero eta tentea
potrozorrotik at
arnasa hartzeko betarik gabe
mihi bustiaz laztandu eta irensteko ahaleginetan
arnasa estutu
eta eztarri zuloko korapiloak askatu dizkit sorginak.

Izterrak igurtzi
eta gona motzaren azpitik tanga zeharkatuz
hatzekin antzeman dizkiot “txitxi”-ko ezpainak txaloka
irrikaz zulo blaituaren bideak zabaltzen.

Botoia miazkatuz,
titi muturretako emisorak harrapatu nahian
hatzez borobildu eta…
ai ai ai ai ai ai ai ai…
ohartu orduko irrintzi batez
Aaaaaaaaaaa ji ji jaaaaaaaaaaaaaa…
kalanbrearen atarian sartu diot kable potolo eta gogorra balbularen barruan.
Makina martxan dugula
horko dantza, horko jira eta buelta,
horko mugimendua!!
Aaaaaaaaa ji ji jaaaaaaaaaaaaaaa…
Or gas mo a…


Azken bi pote eta gero ondorengoak,
keaz inguraturik gure hitz dardaratien uhinak,
alboko burusoilak puru kiratsaz
ia ito dizkigu arnasteko organoak.

Parekoak ia sabela hustu du
oinek pausatuko duten ateranzko bide bakarra.

Abalantxak ia eraman gaitu komuneko zuloaren hoditik
ia itsasorantz
eta gure mozkorraldia pasako ote den galdezka gabiltza
tabernako jabeari.
Kanpoaldean etorkizunik ba ote den galdetu diogu
eta azkenik
munduaren amaiera iritsi ote den…

Automobilean trikitia tope jarri eta banoa etxera, legatza lagun dudalarik.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak