Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 11,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  6. zenbakia »  Xumeak garelako

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Xumeak garelako

Iosu Salegi

 

Txikiak, meheak, txuriak, leunak
zaindu itzazu laztanduz
basati landugabe, trakets diren nire eskuetako harkaitzak
aska dezaten bere pisua.
Babestuta lagun eginik lasai josta daitezela euren erara.

Pasiatuz, bainatuz bi lurren arteko eremuan
itxaroan eta mugimenduan.

Itxi eta ireki etengabeko sormenean orain ukabila, orain zabala,
behatz bat bestearen ondotik, azal lakarraren gainetik
eta fereka hoien ostean zirrara punttu bat...
poro bakoitza lurrun isurien sorleku sumendi
urduritasun txikienen kabi.

Atzazal bazterretako ubelduek eta etenek
ez dute jada negarrik egiten
ez dute saminik
indarra ematen dien ozpinaren denbora pasa da
eta nekatuta daude dagoeneko
euren ametsa orain une honetan
haragi arteko ohean sartu eta sendatzea.

Erritmoaren doinua aldatu iritzira, lotu gabe

pentsatu, ulertu beharrik gabe

Xumeak garelako
gure sustraietara itzultzen garenean
elkar ezagutzeko

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak