Zulo bat bakarrik
Iñaki Olaizola
Zuk, zulo eder horrek,
beltz distiratsu, “izan erruki”
eta...
“Ez behartu ni horretara!”
Ados, doikuntza bikaina litzateke,
H7/f6
lubrifikazio egoki batez irrist,
diseinu paregabea,
baina...
“Ez behartu ni horretara!
ez da komeni!!
Paradisu tentagarri,
panoramika beltz erakargarri,
izan zentzuduna
eta...
“Ez gerturatu. Ez!!
Jantzi fardela bada ere!”
Ados, zuloak ardatza du osagai
multzo heterorik lortuko bada.
Ar / eme konexioa,
plazer infinitua,
baina...
“Ez,ezzz...
AAAAAAHHHHHHHHHHH!!!!!!
......................................................!!!!
aaahhh..............!!!
......!!
“Behartu nauzu...”
eta...
“Ez negarrik egin orain”
Zulotxo, bazenekien...
eta...
“jada berandu da”
Paradisu beltz,
ez baitago torlojurik
zugana lotuko nauenik,
ez malgukirik
zugana berrerakarriko nauenik...
ondorioz...
“Ez da zilegi eraikinik,
ez dinamikarik.”
Zulotxo,
“Ez zaitut behar.”
Beltz distiratsu,
paradisu tentagarri,
panoramika beltz erakargarri...
zulo eder...
“...larru jotze hutsa zara”.
——————————————————————————————————
“Behartu nauzu...”
eta...
“Ez negarrik egin orain”
Zulotxo, bazenekien...
eta...
“jada berandu da”
Paradisu beltz,
ez baitago torlojurik
zugana lotuko nauenik,
ez malgukirik
zugana berrerakarriko nauenik...
ondorioz...
“Ez da zilegi eraikinik,
ez dinamikarik.”
Zulotxo,
“Ez zaitut behar.”
Beltz distiratsu,
paradisu tentagarri,
panoramika beltz erakargarri...
zulo eder...
“...larru jotze hutsa zara”.
|