Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 7,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  6. zenbakia »  Ados

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Ados

Ion Pozo

 

Zuk niri?

Zer erakutsi nahi didazu?

Ispiluak begira dituzu,
eta zuk, soinekorik ez izkutatzeko,
soinean,
gaur gauean.

Esku hotzak uda beroan...

Bihar goizean,
ukitu nazazu hemen, eta hemen ere bai, eta hemen,
eta esnatuko naiz.

Eramango al nauzu hemendik urrun?
Arnastea besterik ez duzu,
barrura ta kanpora,
astiro,
hasieran,
eta gero eta azkarrago,…

Behin eta berriz,
arnastu....

Zu esnatzean,
berriro egingo dugu.

Hasieratik bukaerara.

Ados?

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak