Zakuan
Hitzak iruditan
Literatuzta Taldea
Robert Frank
1924.urtean Suitzan jaioa. Cartier Bresson, Bill Brandt, Andre kertest eta Walker Evans bezalako argazkilari handien eragin zuzena jaso ondoren 1947an Zurich utzi eta New Yorkera joan zen. 1969tik Canadan bizi da eta bertan dozena bat filma egin ditu.
1955.urtean Estatu Batuetako 48 estatu igaro zituen bi urtetan zehar dirulaguntza bati esker, auto zahar batean, kamara batekin, bide amerikarrek eskeintzen zizkioten irudi goibel eta monotonoak biltzeko.
|
|
|
|
|
|
|
|
Irudiak Robert Franken liburu batzuen azalak dira; hurrenez hurren, 'Hold still-keep going', 'The lines of my hand' eta 'Movingout'
|
|
Datozen lerroetan, orain urte batzuek Bernard Plossu argazkilariarekin izan zuen elkarrizketako pasarte batzuk jaso ditugu. Bere lanak literaturarekin izan ditzakeen maitasun eta gorroto istorioak.
Bernard Plossu . Askotan esan izan da argazkilaritzako poeta zarela. Egia al da hori?
Robert Frank: Ez zait tutik ere inporta nitaz esaten dena. Soilik, nire argazkiak birritan begiratuak izatea nahiko nuke, irakurketa astiro bat, poesiekin bezala. Ez nik diodalako ordea, beraiek (argazkiek) eskatzen dutelako baizik.
B.P. Argazkiak ateratzean literaturan, poesian pentsatzen al duzu?
R.F.: Ez. Ni beti kanpora begira nabil, gauzen barrukaldea ikusi nahian. Egia den zerbait esan nahian, kanpokaldean dagoena aldatuz doa eten gabe.
B.P. Idazle askok ezer gutxi dio bostehun orriko liburua idatzita ere. Zuk zer diozu?
R.F.: Ni ez naiz idazlea. Ni irudietaz baliatzen naiz, ez hitzetaz. Ala ere uste dut posible dela norbaiti nire irudi batek liburu batek baino gehiago esatea, ala ez. Ez dago nire esku.
B.P.: Zer aurkitzen duzu zure irudietan?
R.F.: Nire irudiak mugitu daitezen nahi dut, hitz egin dezaten, aktiboagoak izatea, nahiz eta nik beraien ordez ezin hitz egin. Nire argazki batzuk nire barne paisaiak erakusten saiatzen dira.
B.P.: Esan duzu ez zarela idazlea, baina sartzen dituzu hitzak zure lanetan, eta oker ez banago, badituzu poema argitaratuak ere.
R.F.: Bai horrela da. Ez dut nire burua idazletzat. Ni artista naiz eta idatziak, poemak, hitzak baliabide bezala erabiltzen ditut, nahi dudana adierazteko baliagarriak bazaizkit bakarrik.
|