C'est la vie
Naiara Altuna
Pariseko kaleek igande arratsaldea dirudite egunero.
Jendea bakarti doa batetik bestera. Batzuk psikoanalistarenetik, besteak lanetik, tabernetatik, auzo gorrotik… kontsolazio bila edo.
Hurrun geratu dira jada iraultzaren oihuak; museotako koadroetan zintzilikaturik.
Hurrun ere “Moulin Rouge”-ko juergak.
Bakardadea. Egunero jazten duten jantzia da.
Bohemio eta dandiak desagertu dira kale bazterretatik, historiak irentsi ditu.
Orain, pertsonak izateari utzita, indibidualismoaren hiri paradisiakoa bihurtu da.
Zoriontasuna = utopia bilakatu da eta zorigaitza= egunerokotasuna askorentzat.
Eskuineko espaloitik dijoazenak, benetako frantses edo paristartzat dute euren burua, “Legalité, fraternité et liberté”-ari tinko eusten diotenak poltsikoa diruz gainezka duten bitartean eta logelako mesanotxean Napoleonen biografia debozioz gordetzen dutenak.
Ezkerreko espaloitik dijoazenak, Aisha eta Mohamek dira bizitza hobeago baten bila etorriak, egunero lanean zortzi ordu igarotzen dituztenak.... eta bihotzean kolore gorria darama ten nekaezin horiek.
Erditik, Amelié bezalakoak izan nahi edo izaten saiatzen direnak doaz, gutxi baina batzuk. Benetako askatasun, duintasun eta etorkizun hobeago batekin amesten dutenak eta hau eguneroko borroka bihurtzen dutenak.
Bitartean ordea,
kaletik denek betiko moduan oinez jarraituko dute...
C´est la vie.
|