Koordenadak
Kepa Urbieta
Gaur ere galde zaituzte
nire lekua nahi dute identifikatu
artxiboetan agertzen diren padura guztien baitan banengo bezala
begira ari natzaizu
badakizu baietz
min egiten dizute
min eman nire begiek argi direlako
ez gaude harresietan zutaz babesteko baizik
galdu dugun esperantza zabaldu digute zainetan
hotz dira
ez eman nire berri
gure sekretua da gure koordenada hutsa
jitoan naiz gustura
esan ohantze honetan ez dela birentzako lekurik
esan gure ispiluan ez garela ikusten
nirea dela
zurea dela
biona ez
lur hau ez da esatekoa
gelditu egingo da aitortzean
esaiezu gureak ezin duela iraun
arranpan sartzea bezalakoa dela
esaiezu hil naizela
|