Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  5. zenbakia »  Koordenadak

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Koordenadak

Kepa Urbieta

 

Gaur ere galde zaituzte

nire lekua nahi dute identifikatu

artxiboetan agertzen diren padura guztien baitan banengo bezala

begira ari natzaizu

badakizu baietz

min egiten dizute

min eman nire begiek argi direlako

ez gaude harresietan zutaz babesteko baizik

galdu dugun esperantza zabaldu digute zainetan

hotz dira

ez eman nire berri

gure sekretua da gure koordenada hutsa

jitoan naiz gustura

esan ohantze honetan ez dela birentzako lekurik

esan gure ispiluan ez garela ikusten

nirea dela

zurea dela

biona ez

lur hau ez da esatekoa

gelditu egingo da aitortzean

esaiezu gureak ezin duela iraun

arranpan sartzea bezalakoa dela

esaiezu hil naizela

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak