Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 5,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  5. zenbakia »  Sutara

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Sutara

Ion Pozo

 

Autobusak sutara doaz,

erreko dira orduan,

eskolan,

umetan,

aurpegia

min eman arte

gorritzen zitzaigun moduan.

Etorri nahi gure etxera?

Bertan epelago egongo gara,

egia,

bizitza osoa daramat bertan.

Oraindik epel nago.

Ikusten? Ukitu ba.

Ukitu nire ametsa,

zaldi eroak trenbide bazterretan, ataletan zatituta eta erreta

bizirik gabe geratu dira.

Usaintzen beren kea?

Oraindik irrintzika dira.

Beste aldera jauzia egin dute.

Bihotzik gabe jaio zen ero batek esan zidan noizbait

zerua kixkalirik dagoela,

ondo janzteko hara joan aurretik…

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak