Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  5. zenbakia »  Kezuloak

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Kezuloak

Olatz Prat

 

Baina, ez dakit, beti izan naiz aldrebes xamarra eta... trenbide bazterreko fabrika abandonatu bat ere ikusten dut. Fabrika edo... agian tren estazio bat, eta eskuaz elkar agurtzen diren bi maitale.

Kezuloak kanpotik beharrean barrutik ikusiko bagenitu... ba bi zulo beltz ikusiko genituzke ziur asko. Eta leihotik kanpora begiratuz gero, lainotutako zeru bat harrizko etxe sendoaren gainean. Beheko sura begiratu eta emakume batek bere azken esperantza galduak, bere azken loteria kupoi zorigaitzekoa nola erretzen duen ikusiko genuke. Ezta botatakorik ere beretzat... Edo alboko gelako beheko sura begiratuz gero, bere bizitzako pena eta desgraziak paperetan idatzi eta sutara kiskaltzera botatzen dituen gizon biziberritua ikusiko genuke...

Edo agian hiriko jatetxe orientalen atzaparretatik ihesi, teilatutik sutondora etxaldatu den katu lotia (honek bai jakin...).

Aldrebesa izan naizenez beti, argazkiei alderantziz begiratzea gustatzen zait... Probatu! Ba, bai bitxia! Airean eraikitako zubi bat dirudi horrek! Ezta erromatarrek ere!

Etxearen atzean zer? Ba agian tabako paketean inoiz ikusi ezin dugun pertsonatxoa egon daiteke, piramide atzean ezkutatzen den bera.

Baliteke ordea, teilatutik eraikia izaten hasi den etxe bat gehiago besterik ez izatea... Nire moduko aldrebesak ugari.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak