Ta ni banoa
Aitor Bengoetxea
Ta ni banoa hoteletik
hemen dena zait arrotz
leihoak amildegi
sute eskailerak bide zidor
gaur ere zurekin oheratuko naiz
gaur ez dugu maitasunik egingo
larrua joko dugu
elkar odolustu arte
inoiz ibili al ginen presarik gabe?
Ibili baginen, zenbat?
Ni banoa,
bide bazterretan lorratzak utziko dizkizut
etendako zainak
zianuro putzuak
Esaidazu gezur bat
Edo utzidazu neurea asmatzen bederen.
|