Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  4. zenbakia »  Ta ni banoa

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Ta ni banoa

Aitor Bengoetxea

 
 
 

Ta ni banoa hoteletik

hemen dena zait arrotz

leihoak amildegi

sute eskailerak bide zidor

gaur ere zurekin oheratuko naiz

gaur ez dugu maitasunik egingo

larrua joko dugu

elkar odolustu arte

inoiz ibili al ginen presarik gabe?

Ibili baginen, zenbat?

Ni banoa,

bide bazterretan lorratzak utziko dizkizut

etendako zainak

zianuro putzuak

Esaidazu gezur bat

Edo utzidazu neurea asmatzen bederen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak