Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 19,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  4. zenbakia »  Nekearena

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Nekearena

Itziar Aldalur

 
 

Denbora da oinez nabilela

eta bidean ageri diren lorratz batzuei jarraituz nabil

aulki batenak dira

begiratuta aulkia oso geldo paseatu dela iragarri dut.

Maldan ez dira marra luzeak besterik,

lau hankan jaitsi da

bizar luzez euria hasi du

eta lorratzak lurrunduz doaz

galdu dira.

Hotel aurrera aurkeztu naiz

eta han ikusi dut nola lurra leunduta dagoen

gelako giltza hartu

atea zabaldu eta

aulkia heldu berri, etzanda baina lehor topatu dut

hartu, zutitzen lagundu

eta eseri egin naiz,

nekatua eta bustia bainago.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak