Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 20,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  4. zenbakia »  Nire iraganaren jabe al naiz

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Nire iraganaren jabe al naiz

Ion Pozo

 
 
 
 
 

El Paso- Las Cruces pasabideko-mugaertzeko-bizitzaosteko

Inguru hauetara noizbait heldu banaiz,

Zero mailara iristea = infernuko hotel hau-hori,

Zuek ikusten duzuena eta nik, guk, ikusten duguna

Argazkia baino izoztuago dago

Hemen hor dena. Benetan ari ote naiz?

Aita eta amarik edo aita eta aitarik edo ama eta amarik

Gabe jaio naiz, jaio edo,

Oraingoan,

hatsa ke deitzen da hemen barruan,

Eta kea armiarma sare

Ilunpearen pearen pean,

  1. gelan bizi omen gara, eta uste dugu gezurra dela, inoiz

jaio nintzenetik tatuatua izan baitut

azalean, uste dut

NIRE GELAREN zenbakia 9982 da

Eta gainera ez naiz ari bizitzen.

Zertan ari gara orduan hemen-han?

Zain dudana beltza da

Begietara begiratu nahi nizun, eta zuk-zek ezetz, beldurrez...

Nori BEGIratuko nion ba BEGIetara zuri ez bazen

Elkarren EGIa ikusiko ote genuen beldurrez...

Zain dudana beltza da

Beldurra atseginago zatekeen

Benetan ari ote naiz?

Benetan ari ote naiz?

Benetan ari ote naiz?

Betiko gautzen hasi dela dirudi,

Zertarako hitz gehiago?

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak