Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 20,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  4. zenbakia »  Minetik ihesi

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Minetik ihesi

Begoņa Amezua

 
 

Babes bila

ihesi urduri

etxeko hormek azpian arrapatu aurretik,

maiteak eskua luzatu orduko,

altxatu orduko.

Giltzak aldatu ditut

etxekoak bota

hotelekoak hartu

inor sar ez dedin nire orbainetan

Arropa odolduak, hautsiak

zaborretara

biluzik egon nahi dut

maindire arrotzen artean

zuritasunik bada indarrez zikintzeko

ezintasun labankadez

Ez nago inoren zai

ez nau inork itxaroten

gelaren zirrikituak zelatan ditut

gelaren isiltasuna ozen mintzo zait

Maitasunak lekurik balu

ez nuke bertan bizi nahi

sentimenduak herbesteratu ditut

sentimenduek jo naute

jo nau.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak