Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 12,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  4. zenbakia »  Eta azkenean

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Eta azkenean

Iņaki Olaizola

 
 

Aparteko egonezinak zutundu zaitu, ohe zaharkitutik. Gauerdia da, loa galarazten dizuna akabatzeko, abagune ezin hobea.

Ezinbesteko zaizu, gauaren iluna. Desiragarri, gaua. Iluna, beharrezkoa. Finean...bakardadea. Eta, tximisten trumoi hotsek eta kazkabarraren zuritasun babesgabeak, are erakargarriagoa egingo dute, zure ibilera. Zirraragarriagoa, errazagoa, ustez.

Bidai lagunak, lozorroan suma ditzakezu. Abiapuntu garrantzitsua hau, ezin baitzaitu inork ikusi.

Urduri zaude, ez zara ongi sentitzen. Baina, orain edo inoiz ez. Ondorioz, segituan amaitu duzu, gorputz adarrak berotuko dizkizun oinetako zein eskularruak janzten.

Kiratsa dario zure egongelak eta, bazkaldutako babarrunez oroitu zara. Momentu honetan ordea, ez zaude horretaz pentsatzeko. Ez dago astirik. Egoera larria da. Ez zara saiatu, egurrezko leihoa zabaltzen. Ez da komeni, inor esnatzeko ere...

Prest zaude. Ordua da, eta inork ez du deus sumatu behar. Arratsaldean planifikatua aurrera eramateko garaia da.

Finkatua duzu helburua. Hamazortzi pauso aurrera, eskailerak beheraino jaitsi eta ezkerraldeko bigarren atea. Atea ireki, eta barrura. Larritzen zaituena itoko duzu, jarraian.

Egongelako atea zabaldu duzu, ez nahi bezain isilik, baina inor ez da ohartu. Ni ez behintzat.

Jarraian, hamazortzi pausoak amaigabe egin zaizkizu, neurrigabeko kontzentrazioaren eraginez.

Eskailerak, zaratatsuak dira, hala ere, ni behinik behin, ez naiz jaisten zabiltzala jabetu.

Horrenbestez, xede duzun atearen aurrean kokatu zara. Eskerrak, egoera larria, oso larria baita. Atzera begiratu duzu, eta badirudi, lortu duzula. Itxuraz, lo daude guztiak.

Hori uste nuen nik ere... komuneko atea zabaldu eta masturbazioaz gozatzen atzeman nauzun arte.

Eta, hamar minutuko jarduna zapuzterainoko sustoa jaso dut, larritzen zaituena galtzetan kanporatzean, lasaitzen eta lotsatzen sumatu zaitudanean. Jo! Kiratsa darizu. Bazkariko babarrunen errua, ezta?

Ez, barkatu.

Kiratsa darigu, agerikoa behar lukeena, ezkutuko egin dugunean.

Ezin ezkuta, disimula... finean, lar ageriko.

Eta azkenean... kiratsa.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak