Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 20,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  4. zenbakia »  Giltzaturik ditugu

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Giltzaturik ditugu

Arantxa Aldalur

 
 

Pribatua (guztiok sentitzen ditugu burdinezko taupadak gure hoteleko azken gelan)

Giltzaturik ditugu

muskerren lorratza

noraezean dabiltzan erlojuak eta

kalekantoietan inoiz galdu genituen poemak.

Gela honetan,

eternitatea alkoholetan dosifikatzen da

lau hormen testigutzak

inoiz inon traizionatuko gaituelakoan.

Bakardadea.

Metalezko hodietatik bonbeatzen dira egunak

odola bailiran

lokatzetan estaltzen gara

bihar argituko duenaren zain.

Eta bihotz arrotzak formoletan gordeko ditugu

gorri

bizirik baleude bezala

apal haustuak betetzeko,

ezkutuan eta ilun

neoizko argiak ez baitira jada iristen honaino.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak