Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 5,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  4. zenbakia »  Esanak

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Esanak

Igor Aranbarri

 
 
  • Esan nizun ez zela biderik onena herritik alde egitea...
  • Eskubidea moztu digute ezker-bidetik ibiltzeagatik. Askatasuna altxor preziatua bilakatu zaigu eta errepideak hotel galdu honetan abandonatu gaitu. Zer nahi duzu nik egitea ba... Horrelaxe daude gauzak.
  • Orduan... ez gara bueltatuko, ezta?
  • Entzun dituzu telebistako esatariek gugatik adierazi dituztenak, zerrenda luzea leporatu digute.
  • Baina, gu... gu errugabeak gara!! Ez diogu inori minik egin! Ideiek ez dute inor hiltzen! Ezta? Eta frogak? Non dituzte frogak?
  • Frogarik ez dute izango baina mingain luzeak bai... Albistegietan, laino artean hegan ihesi ikusi gaituztela esanez gero, askok sinetsi egingo lukete. Horixe da komunikabideen inkomunikazioa.
  • Gainera, badaude gure moduko lagunak barruan.
  • Akabo gure orain arteko bizia orduan!
  • Akabo nire amonaren babarrunak!

    .............

  • Zertan ari zara orain ohe azpian sartuta???
  • Egunen batean, izango da hotel malapartatu honetako 82. gelan sartu eta ohe azpiko ohola begiratuko duenik. Zerbait idatzi nahi diot bisitariari. Ez dakit gu non izango garen, izango ote garen ere ez dakit... baina ziur nago orain nik idatziko dudana hemen mantenduko dela, kolore tristez jantziriko gela inpertsonal honetako ohe azpian, irakurria izateko zain.
  • Zoratu zaigu mutil hau...
  • Utzi nazan bakean neska! Ordu-erdi bat bederen, inora ez naun joango eta...

“Esanak, haizeak dakartzan elur malutak dira,

egia estaltzen dute beti.

Sinesmenak, sentimenduen borrero dira,

norbanakoaren hiltzaile.

Zerbait galtzen dugunean,

konturatu ohi gara, hor, gurekin genuela.

Kontuz ibili!

Bihar, zure bazkariko kontua izan daiteke eta...

Alferrik giltzatuko dituzue ateak eta leihoak itxi,

inoiz ez dakizu zer esan dezakeen telebistako esatariak”

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak