56. gelatik poema bat
Xabi Borda
Lehiotik begiratu dut
errotulo giganteek eta farolek
zeru ikaztua nola pizten duten ikusteko.
Trafiko hotsak etxean nagoela diosta.
Baina ez nago.
Ez dira betiko ezezagunak kaleotan dabiltzanak.
Hemen nahi zintuzket
zu edo sagar erreak bestela
izarek zerbaiten usaina har dezaten.
Badakit aspaldian hegazkinak greban direla
eta ontziei itsasoak lehortu zaizkiela.
Ez dela zure errua nirea ez dela
eta denbora ihesi doala.
Ez nuke hemen anonimo hil nahi.
Beldurra diot bakarrik itotzeari.
Nik maite zaitut.
Baina ez beti.
Ulertuko duzu irautera egin behar dudala.
Bilatu nahi banauzu esango dizut non nagoen
emango diot su hotelari.
|