Hotela
Itsaso Andres
Iker autoarekin errepidean galduta zebilen aurrera eta atzera, ia norabiderik gabe. Ia ohartu gabe, arratsalde hartan gaua goiz iritsi zitzaiola, oraindik ostaturik aurkitzen ez zuela. Mila buelta eman zituela ere pentsatu zuen eta inon logelarik ez. Atsekabetua zenean, azken errekurtso bezala, hainbat alditan bertatik pasa eta uko egin zion errepide ertzeko hotel eskas hartara gerturatu zen.
Ilargi beteko gaua zetorkion gau ilun hartan. Hoteleko atarian autoa aparkatu eta pauso motzean, poliki eta ixilik oinak finkatu zituen sarreran ongi etorri jartzen zuen alfonbratxoan. Sarrerako atea zabaldu eta puru kiratsa irentsi zuen lehenik atzera pauso bat eginez. Tabernan sartu zen. Bertako barran neska gazte bat ikusi zuen kafea hartzen eta barraren beste aldean gizon batek begiratzen zion giltza bat eskuartean zuela. Gizonarengana hurbildu eta honek hiru esaldi motz esan zizkion: hau zuretzako. Gosaria 8etan. Ondo lo egin.
Iker harrituta geratu zen gizonaren jarrerarekin. Giltza hartu eta logelarantz abiatu zen. Eskailera okerrak ahaleginetan igo zituen eta bertan antzeman zituen zuriak izandako pareten urteak. Alfonbra urraturik zuen pasillo luze batetan sartu zen. Logela aurkitzea kostatu zitzaion bertako zenbakiak ikusten ez zirela eta. Sartu zen logelan, baita irten ere. Beldurtu egin zen. A zer nolako logela! Ohe txiki bat topatu zuen bertan, esertzeko balio ez zuen aulki bakar bat apurtuta, mesanotxea tiradera falta zuela eta pipiak jandako armairua pertxarik gabekoa. Eta hori ez zen guztia. Berriro sartu zenean antzeman zituen hezetasunezko paretak, leiho txiki bat gaueko hotza besterik sartzen ez zena errepiderantz ematen zuena, sabaian orban handi bat auskalo zerrek sortua eta lurrean inurriak lanean. Beldurtu egin zen mutila. Maleta lurrean utzi eta pasillora atera zen komunera joateko asmotan.
Pasilloaren beste aldean tabernako barran kafea hartzen ari zen neska gaztea topatu zuen, Paula. Ikerri, Paularen lurrina sudurzuloetatik sartu zitzaion auskalo noraino. Paulak ile luzea zuen, begi ilunak eta aurpegi zuria. Ezpain mamitsuak, gorriz margotuak, altueraz luzea, ipurdi masail ederrak eta titiak bere lekuan zituen. Lehenengo begiradan gustatu zitzaion baina bera gau batetarako etorria zen eta ezertarako nekatuta zegoen.
Paula ohartu ere egin zen, Ikerren presentziaz. Minutu batzuk lehenago tabernan poliki eta xuabe sartzen ikusi zuen mutila ezagutu zuen bere parean. Iker mutil apala iruditu zitzaion Paulari. Ez zen bere gustukoa baina morboa piztu zitzaion. Muxu bat bidali zion airez Ikerri eta hau, txundituta komunerako bidea pauso azkarrean egin zuen. Komuneko atera iritsi eta zabaltzera zihoala halako batean besotik tira egingo baliote bezala sentitu zuen. Buelta eman orduko norbaitek komuneko paretaren kontra bultzatu zuen, indarrez.
Konturatu orduko, bi titi dantzari bere paparrean aurkitu zituen. Begirada ia lausotu zitzaion Paularen aurpegia ikusi zuenean. Defentsarik gabe geratu zen bere aurrean. Paulak estu-estu besarkatu zuen Iker. Igurtzi eta laztanez mugitzen zituen esku leunak. Paula muxukatzen hasi zitzaionean, mihi gozoa eztarriraino sartuko ziola ere pentsatu zuen Ikerrek. Paulak gorputz liraina Ikerren gorputzaren kontra mugitzen zuen erritmo probokatzaile batez.
Eta unea iritsi zenean, Paulak Ikerren potroak heldu zituen praken gainetik bere esku leunaz. Ikerri zakila berotu zitzaion eta gogortu orduko Paulak belarri atzean muxukatu zuen Iker. Barruko sugeari ihes egiten utzi zion... hozkada txiki bat sentitu zuen Ikerrek bere kamisetan Paularen ahotsa entzun aurretik; Ikusiko gara.
Ikerrek harrituta komuneko atea itxi eta bere zereginetan Paulak utzitako lana amaitu zuen. Herdoildutako komun-zuloan apuntatu gabeko txiza parrastadak ikusi zituen eta baita hautsitako ispiluan Paularen aztarnak ere. Bainera txiki eta motza urez bete eta bainu lasaigarri bat hartu zuen.
Ordubeteren ondoren ohean sartu zen. Atzera eta aurrera zebilen ohean lo hartu ezinik ohearen hanka bat hautsi eta lurra jo zuenean. Buruaz, tiraderarik gabeko mesanotxea jo zuen, ebaki txiki bat eginez. Lurrak jan nazala ilargi beteko gau ilun honetan pentsatu zuen bere baitan.
Goizeko zortziak aldera logelatik irten zen, tabernara jaitsi eta gosaltzeko asmotan. Pasilloan aurrera, eskailerak jaisten hasi eta Paularekin gurutzatu ziren bere begiak. Paularen harridurarako Ikerrek eskua sartu zion Paulari goxotasunez gona motzaren azpitik, kuleroak zeharkatuz hatzaz aluaren bihotza laztandu zion. Ezpain mamitsu eta gorriz margotuak desioz muxukatu zizkion, bularrak ukitu eta gerria hatzez ia zulatu. Laztan batean hasi eta bizkarretik beherantz joan zitzaizkion eskuak. Ipurdi masail ederrak heldu zizkion halako batean.
Ikerrek, belarri atzean muxukatu zuen Paula. Barruko loreari ihes egiten utzi zion... hozkada txiki bat sentitu zuen Paulak bere titi zorroen tirantean Ikerren ahotsa entzun aurretik; ikusi arte.
Lasai asko eta irribarretsu jaitsi zituen Ikerrek eskailera okerrak. Tabernan gosaldu, autoa hartu eta bere bidai luzeari ekin zion.
|