Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 20,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  4. zenbakia »  Tregoa

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Tregoa

Kepa Urbieta

 
 

Gela honetako atea zabaltzen baduzu

sutan den herri bat ikusiko duzu

negarrez ari den hilerri bat

errekaz bestalde ikusten dituen hilotzengana iritsi ezinik

Gela honetako atea zabaltzen baduzu

maitasun arrailak ikusiko dituzu

odolusten den laino bat

sua ematzeko ahaleginetan

Gela honetako atea zabaltzen baduzu

desagertuak aurkituko dituzu

ez zaituzte ezagutuko

ez zaituzte ikusiko lanbro artean

Behatzak belzten zaizkit idazten

okerreko partituretatik ihesi

errudun naizelako nago soraio

ez dago tregoarik gure harrespiletan

Gela honetako atea zabaltzen baduzu

mailegatu genuen amildegi bat ikusiko duzu

hasten den amaiera bat

urratu gabeko liburuen artean

Gela honetako atea zabaltzen baduzu

zatoz barruraino

hotela erakutsiko dizut.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak