Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  3. zenbakia »  Aitor Arana

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Zakuan

Elkarrizketa

Literatuzta Taldea

 
  1. Hautsez estalitako kutxan dagoen oroitzapen bat.

    Txikia nintzenean, anaia nagusia heroia zela iruditzen zitzaidan. Haren ondoan seguru nengoen beti. Gero hazi egin nintzen.

  2. Maparik gabe galduko zinatekeen leku bat

    Nafarroa (Garaia eta Beherea)

  3. Amesgaiztoetan nork egiten dizu ulu?

    Hamalau urtez Ońatiko Araotz auzoko apaizetxean bizi izan nintzen literatura-sorkuntzari erabat emanda. Gero Azpeitira etorri nintzen bizitzera, eta hemen badaramatzat ia sei urte. Hala ere, Araozko apaizetxea ametsetan ikusten dut urtean hiruzpalau aldiz. Esnatzen nauten amesgaiztoak dira, batzuetan, amets horiek.

  4. Ze kolore du zure kaiolak?

    Euskalkiena.

  5. Eta gauak?

    Gau-mahaiko lanpararena eta haren argitan irakurtzen ditudan liburu guztiena.

  6. Zer oihukatzen dute zure psikofoniek?

    Ez alferra izan ! Segi lanera ! Hainbeste dago egiteko eta hain motza da bizitza…!

  7. Eskuetako marretan etorkizuna igarri dizu azti batek...

    “Gizon ona izan zen” irakurriko omen da nire hilobian.

  8. Zeuk idaztea nahi izango zenuen liburu bat.

    Bat ezezik, bi esango ditut : Afrikako semea eta Amodioaren gazi-gozoak. Bokaziodun idazle guztiok sortzen dugu, lehenago edo beranduago, beste idazle batek idaztea nahi izango zuen libururen bat. Bakoitzak bereak estimatu behar ditu eta besteenak baloratu (edo alderantziz). Sare bat osatzen duten hariak gara denok, ez gehiago eta ez gutxiago.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak