Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  3. zenbakia »  Harkaitz Cano

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Zakuan

Elkarrizketa

Literatuzta Taldea

 
  1. Hautsez estalitako kutxan dagoen oroitzapen bat.

    Umetan beti uholdeak izaten zirela bizi nintzen auzoan. Ibaiak herrestan zekartzan hildako behiak eta upelak trabatuta geratzen ziren zubiaren barandaren kontra, ezin pasa.

  2. Maparik gabe galduko zinatekeen leku bat

    Mapekin ibili arren leku guztietan galtzen naiz. Bisitatzen ditudan hiri ezezagunetan, beti azaltzen naiz espaloirik ez dagoen auzoren batean.

  3. Amesgaiztoetan nork egiten dizu ulu?

    Ez dakit nor den zehazki. Baina estimatzen diot ulu egitea. Hartara amesgaiztotik esnatzen naiz.

  4. Ze kolore du zure kaiolak?

    Paisajearen kolorea. Horregatik hartzen dut kankatekoa buruan irteten saiatzen naizenero.

  5. Eta gauak?

    Gauak ordenagailuaren pantailako kolore zuria du. Edo parean dudan Atotxako dorrearen griskara urdina. Ordu txikietan piztuta dauden argi horien atzean nor dagoen galdetzen diot askotan nire buruari.

  6. Zer oihukatzen dute zure psikofoniek?

    « Idatzi maite duzun hori »

  7. Eskuetako marretan etorkizuna igarri dizu azti batek...

    Nire hurrengo nobelaren lehen atala irakurri du eta jakinminez galdetu dit bigarrenaren berri. Baina nik beste eskua ezkutatu egin diot, zer gerta ere.

  8. Zeuk idaztea nahi izango zenuen liburu bat.

    Asko daude. Adibidez, Heinrich Böll-en Pailazo baten aburuak edo Bohumil Hrabalen Zorrotz zaindutako trenak.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak