Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  3. zenbakia »  Maite duzunari agurrik ez

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Maite duzunari agurrik ez

Eneko Aizpitarte

  (Literatuzta Taldea)

Gaugiro ederra dago eta paseatzera irten naiz iluntasun eta bakardadearen agonian murgilduz. Izarrei begiratzen diet nire pentsamendua irakurriko balidate bezala eta elkar komunikatzen gara. Egia esan ez dakit zer gertatuko litzatekeen izarrek hitzegiterik balute, baina, edukiko lukete zer esanik. Izarrei begiratzen diet berriro eta irria dut ezpainetan, malko bana begietan, malkoa irri, irria malko, bietako bat gezurretan. Denbora luzez hausnartu ondoren, iragana etortzen zait burura etorkizuna imaginatzen dudan bitartean eta konturatzen naiz ez dudala orainik, beti iraganean galduriko oroitzapenetan edo ametsetako etorkizunean bizi naizela alegia. Bihotzak taupadaka jarraitzen dit baina ez dakit zergatik, hilik dago, huts-hutsik. Oroitzapenen gordeleku baino ez da maitasunak ihes egin eta bere itzalak estali zuenetik. Baina, hala ere hor dago, maitasunaren itzala izango da, oroitzapen eta momentu zoragarrien irudi baina hor dago, bihotzaren sakonean gorderik. Sentimentu ahaztezin hori, maitasun istorio berezi horren ondorio edo oroigarri, behin betiko bihotzaren sakonean gordeta geldituko da. Nire bihotzetik joaten dena ongi etorria izango da etortzen denean, etortzen bada eta ez diot agurrik esango, ezta gero arte ere, besterik gabe kandelako sua itzaltzen den bezala itoko gara, isil isilik disimuluan bezala, baina maitasunez. Nire bihotzean nor sartzen den nik erabakitzen dudalako eta sartzen den momentutik bizitza guztirako maiteko dudalako gertatua gertatu, eta horregatik, maite dudalako, egunen batean joaten bada ere, ez diot agurrik esango.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak