Hiretzat
Xabier Borda
|
|
(Literatuzta Taldea)
|
|
Ez dinat meatzerik urre gorrikorik
katea batez hire lepora ekartzeko
zulatu eta hatzetan ipintzeko
jartzeko hire belarrietan
eskuturretan
Ezin dinat
parez pare dugun itsaso hau
topa egin dezagun
bi edalontzitara banatu
Hiri emateko ez dinat ezer
mugitu behar hau ez bada
nori errendatu ez dakizkidan
zirkin hauek ez badira
|