Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  3. zenbakia »  Azkenean

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azkenean

Ion Pozo

  (Literatuzta Taldea)

Ez naiz ni gaurkoan, ez orain arteko nia, gorri lamara baizik, garo usain epela aitonaren belardietan, zure ertzak kamutsago zaizkidan hasiera berri honetan, ez dut nahi itzal zorrotz eta zehatzik eguzkia nigana sartzen denean, izerdiak maita nazala, urtsu, leun bere irristan, nire maldetan.

Arratseko sua edaten dute inguru honetan, bestelakoa zinen sasoi batean, hiru neskatxen amek ardoa lurrari ematen dioten bezala, tantaka, gaua gauz mozorrotzen da, eta zuri esker, nire itzalek ez dute zorrotz izan nahi.

Lurra jaio da atzo, eta hala ere erortzen ari da, beheraka, nire egonezinaz, zureaz ere bai, ez da geldituko, eta pozten zaitu, nau, bihar ezberdin izango delako, berdin izango gara beste leku batean, eskutik heltzen badidazu, jauzi egin genezake non erortzen garen ikusteko, lagundu nahi bazenit, ertzei ihes egingo diegu zure bideetan bihurguneak bila ditzadan itzal zorrotzik topatu gabe.

Gorri epel leun gura, atzo, bihar edo orain, lo esnatuz edota esna lokartuz, norbaitek sehaskan adats artera putz egin zizun hartan bezala, babesa,

babesa, azkenean...

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak