Pako Zinkunegi
zerbait atzean utzi
paisaia berri bat irudikatzeko,
inora begiratzean
nostalgia zuri beltzean galdatzeko.
Bidea arrotza da, hotza
pauso bakoitzaren zergaitia eman beharko banizu bezala,
arrats epeletako kefe zurrupaden zaporez.
Bidea odolusten den aitzakia bat da
zain egoteaz lehertutako oinetakoen lokarria,
inertzia bihurria.
Pauso bat egin eta begiratu aztera, mesfidantzaz
bizipenen dantzaz.
Bidea idorra da, tinta merkez idatzitakoa,
inoiz inork irakurriko ez baluke ere,
punta zorrotzez azalean urratua.
Bidea, bide da
eta ez bultz
neroni eroriko naiz-eta.
Zerbait aurrean begiztatu,
paisaia berri bat irudikatzeko,
horruntz begiratzean
itxaropena kolorez itotzeko.
|