Anne Agirre
Atzo gaueko trumoiaren eraginez
Izan dut buruko mina
Ekaitzaren ondorioz
Gorputzeko hotz-ikara
Eta ondoren aurpegia garbitu dut...
Bart arratseko hegohaizearen eraginez
Izan dut gaur goizeko beroa
Ilunabarreko odeien ondorioz
Sortu zait gorputzeko geografia
Eta ondoren gosaldu egin dut...
Ihazko bakartasunaren eraginez
Izan dut gaur goizeko ezerezaren konpainia
Ausentziaren ondorioz
Gorputzarekiko distantzia
Eta ondoren berriro ohean sartu naiz
|