Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 7,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  2. zenbakia »  Oroimen hutsalen artean zu

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Oroimen hutsalen artean zu

Naiara Altuna

oroitzapenen kutxa irekitzean hor zaude zu galdutako gauzen artean.

Maitasun amets huts bat ezerezaren truke oroimen gazi-geza besterik gabe.

Mateminaren zauriak betirako ixteko ahantzia gogoratzeko bakarrik maitatua.

Eman gabeko muxuen sendabelar gisan ametsetatik bizi behar.

Bihotzaren negar garrasiak amorruz blai itsaso malkotan itoak.

Tristuraren ixiltasunak bahituta noraezean hondoratuta itxaropena ezin besarkatuta.

Zigarro baten kea inguruan etsipena mendean ezintasuna soinean.

Naufragoaren islada Sentimenduen irla leiala etorkizunaren bakardade apala.

Bipoza berreskuratu nahia beldurrak deuseztuz mundua aztoratuz.

Kantu baten xarma amalurraren irribarra zoriontasunaren esentzia.

Egun beltzen egunkaria eguraldi euritsu amaigabea goibeltasunaren argazki ezin hobea.

Errutina hondatu loreak ximeldu ilusioak usteldu.

Begiradak amaitu barruko sua amatatu sentimenduak izoztu.

Desioen gutizia larrosen gabezia maitaleen amildegia.

Izarren babespean ilargi argitan gauaren altzoan.

Patuak banandurik arimak ezin elkarturik zu barik.

Oroimena errauts bihurtu bihotzeko kutxan lurperatu eta bizitza bizitzen jarraitu.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak