Oroimen hutsalen artean zu
Naiara Altuna
oroitzapenen kutxa irekitzean
hor zaude zu
galdutako gauzen artean.
Maitasun amets huts bat
ezerezaren truke
oroimen gazi-geza besterik gabe. Mateminaren zauriak
betirako ixteko ahantzia
gogoratzeko bakarrik maitatua.
Eman gabeko muxuen
sendabelar gisan
ametsetatik bizi behar.
Bihotzaren negar garrasiak
amorruz blai
itsaso malkotan itoak.
Tristuraren ixiltasunak bahituta
noraezean hondoratuta
itxaropena ezin besarkatuta.
Zigarro baten kea inguruan
etsipena mendean
ezintasuna soinean.
Naufragoaren islada
Sentimenduen irla leiala
etorkizunaren bakardade apala. Bipoza berreskuratu nahia
beldurrak deuseztuz
mundua aztoratuz.
Kantu baten xarma
amalurraren irribarra
zoriontasunaren esentzia.
Egun beltzen egunkaria
eguraldi euritsu amaigabea
goibeltasunaren argazki ezin hobea.
Errutina hondatu
loreak ximeldu
ilusioak usteldu.
Begiradak amaitu
barruko sua amatatu
sentimenduak izoztu.
Desioen gutizia
larrosen gabezia
maitaleen amildegia. Izarren babespean
ilargi argitan
gauaren altzoan. Patuak banandurik
arimak ezin elkarturik
zu barik.
Oroimena errauts bihurtu
bihotzeko kutxan lurperatu
eta bizitza bizitzen jarraitu.
|