Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  2. zenbakia »  Eromena

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Eromena

Olatz Prat

 

hegaldatu dira Garrasien oihartzunak, Elkar jo dute. Garrasiak oihu eta oihuak Orroe bilakatu dira. Eta tarteko isiltasunak, Une batez, Gela hotz hau jantzi du.

Begi bustiak, Malkoak sortaka Masailetan irristaka. Orroe luze itoak Leiho txikiegiak dituen Ifernu honetatik aireratuz. Zintzar zauritutik Garrasi hilak. Hitz lizunak Ezpain metatik Jaurtikiz. Beldurra, Kolpea nondik datorren, Beldurra, Nola eta noiz, Beldurra munduari, Beldurra izarrei... izarrei!? Neure eromenari beldurra...

Ate hotsa bat-batean Arma hotza sentitu dut lokian, Geroago, Hustura, Besterik ez.

Barrunbea urratu zait Mugitzean, Etzanik, Bonbila bakartiaren argiak Itsutu nau, Argi izpiek Ia guztiz itsutu naute. Eta odolak lurrera lotu. Ezin diet begiei eutsi... Bitxiak bihurtu dira Leihoz kanpoko izarrak, Eta nik irri egin diet. Jada ez diet beldurrik.

Mendiak jausi dira, Ibaia ilargiarekin jostatzen hasi da.

Eta ni, badirudi, Ikusezin bilakatu naizela.

Ziega hau... Bakardadea...

Amaitu da... Amaitu da dena...

Itsasoa gorritu da... Begietan malko bat... Orroe eta garrasien oihartzunak Zerutik behera Jausten dira... Hegaldatuz...

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak