Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  2. zenbakia »  Urbasan

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Urbasan

Iosu Salegi

 

pena, minaren arantza erdoildua, Arantzak zeharkatu arren sendo zaude, Pena hartzen dut nik ere, zure burdin zaharrak zeharkatuta dirauelako, Eta hori ezin kendu, beranduegi baita barrukoa ateratzeko, Zu horrela ikustean ohartzen naiz nire barneko txarrantxez, Eta ohartze horrek halako sentipen heze bat sortzen dit Erditik kanporaino, Eta nere esku behatzek, biolentziarik sotu ezinean zugana hurbiltzea baino ez dute nahi, Horregatik noa berriro zugana, azal lakarra laztantzera Eta gooroldio lehor gozoan ene belarria pausatzera Zu bezalakoa jaoi behar nuen, zu bezala isilik Lurrari errotua eta zeruari irekia, Agian besarkatzen bzaitut zugan hartuko nauzu, Orduan bat egingo dugu, Eta nire mugimendua zure adar eta hostoetan islatuko da, Astiro gabe sentituko ditugu Eguzkiaren beroa eta haizea: Negar egingo duzu orduan nire emozioz, Eta mendeetan jasandakoak askatuko ditugu Lur beltzak ase arteraino.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak