Urbasan
Iosu Salegi
pena, minaren arantza erdoildua,
Arantzak zeharkatu arren sendo zaude,
Pena hartzen dut nik ere, zure burdin zaharrak zeharkatuta dirauelako,
Eta hori ezin kendu, beranduegi baita barrukoa ateratzeko,
Zu horrela ikustean ohartzen naiz nire barneko txarrantxez,
Eta ohartze horrek halako sentipen heze bat sortzen dit
Erditik kanporaino,
Eta nere esku behatzek, biolentziarik sotu ezinean zugana hurbiltzea baino ez dute nahi,
Horregatik noa berriro zugana, azal lakarra laztantzera
Eta gooroldio lehor gozoan ene belarria pausatzera
Zu bezalakoa jaoi behar nuen, zu bezala isilik
Lurrari errotua eta zeruari irekia,
Agian besarkatzen bzaitut zugan hartuko nauzu,
Orduan bat egingo dugu,
Eta nire mugimendua zure adar eta hostoetan islatuko da,
Astiro gabe sentituko ditugu Eguzkiaren beroa eta haizea:
Negar egingo duzu orduan nire emozioz,
Eta mendeetan jasandakoak askatuko ditugu
Lur beltzak ase arteraino.
|