Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  2. zenbakia »  Kale kaiolak

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Kale kaiolak

Igor Aranbarri

 

kaleak gomuta guztien testigu dira berauen isiltasunean. Herri baten mingain luzeak bailiran, bertakoen deiadarrak horma bidez ahoskatzen dituzte. Zilegitasunaren lurralde gainpopulatuak dia gure aberriko paretak, ur gaziz astero fusilatuak.

Baina kale-kaiola hauek ez dakite haserretzen: maitasun istorio zoroen babesleku, topaldi desiratuen sorgune, hizketaldi zentzugabeen seaska, edalontzi hutsen hilerri dira. Intxaur formako alde zahar honek emana da guk hartu duguna.

Denboraren lorratza gainean eraman arren, tinko diraute harresi bizidun hauek. Baina, ume garaietan solasean ibiltzen ginen karrika berberak izanik ere, jantziak lez, txiki geratu zaizkigu kale-kantoiak. Tupust egiten dugu egunerokotasunaren mugekin, adreiluz eginiko etorkizun bat zoriontasunaren oinarri izango bailitzan.

Pausoz pauso omen dator barne-poza, eta oharkabean atzean utzi dut ene eskualdea. Urez beteriko gure herria zeharkatzen duen zauria itsasoan odolusten antzeman dut, eta zoru bizi eta mugikor amaigabe hau ikustean konturatu naiz ze nimino den gure intxaurra.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak