Korapilo leuna
Itsaso Andres
zure begiradak hunkitzen nau.
Zure begiek ozenki oihukatzen dute
hitzez adierazten ez dituzun
hitz,
zure barruko hitz horiek.
Ametsez eta desioz asetzen zara,
bidai luzeetan barrena
zure bizitzaren bideak zabaltzen dituzu.
Zelai berdeetan bakardadean isladaturik
zure barrua sentsazioz beterik
sentimendu ederrez gozatuz.
Ixilik,
mendi lerroetan galduz,
zuhaitzen artean dantzatuz,
hosto eroriekin jolastuz,
mendia maitatuz,
barrua lasaituz.
Barruko pentsamenduak ezkutatzen
oroitzapenak ahazten,
etorkizunaz amesten,
orainaldiaz gozatzen
eta zure barruko oihua zure bakardadean maitatzen.
Zure hitz ixilak bihotzean,
zure barruan zabaltzen.
Bidaietan zure barruko ametsak,
desioak nahiz pentsamenduak askatuz
zure argirantz abiatzen zara.
Zure barruko bidea aurkitzen,
bidaietan ikasten,
zure barrua maitatzen
eta bizitza labur hau gozatzen.
Zure begiek
zure barruko malkoak aldarrikatzen dituzte.
Zure begiek ozenki oihukatzen dute
zure bakardadean ixuritako tanta gardenak.
Garai hobeagoak etorriko dira,
bitartean lasaitu, maitatu eta gozatu.
Ixilik bada ere, maitatu.
Nire barruak zure begiak txalotzen ditu,
bizitzaren
Korapilo Leuna Gozatzen eta Maitatzen
ikasi behar genukeelako.
|