Idortea
Xabier Borda
Desertuaren ertz honetan topatuko nauzu
Zapi batez amorrua estali ezinik
Esango dizut gabeziak baino ez ditudala biltzen
Zeozeren fruituak balira bezala
Eta berandu dela
Ezin naizela besterik gabe
Lurraren gorria zainetaratzen hasi
Ezin dudala sabela harriz bete
Eta berandu dela berriro euriari deika hasteko
Lehortea noiz iragango itxadoten geratzeko
Beti izan dela berandu
Eta izango dela oraindik
|