Sarrerakoa
Hasi da udaberria
Literatuzta taldea
Heldu da udaberria. Aztean utzi gaitu negu hotz eta bustiak. Ahaztu ditugu -ahaztuko al ditugu- guardasol eta pna lodiko jakak, goizean “kauendioska” autoari kentzen dizkiogun izotzak lanera berandu joango garen susmoan, termometroak minusak markatzen, poltsaberoak, bi galtzerdi pare janzteak oinetakoetan estu-larri.
Eta tol-tok jo digu atea zoramenak. “Flower power” garaia da, orlegiz janzten dira zelaiak, kolore biziko niki manga motzak eskaparateetan, eguzkitako betaurreko modernoenak, txiringitoak non nahi mila zaporeko helatuak eskaintzen, gorputzaren karibear erritmo lasaiak, Loiolara egiten ditugun sprint-ak zapatila zuriak jantzita, kukua eta bitxiloreak ken diezaizkiogun maite nau, ez nau maite, maite nau, ez nau maite...
Ez da posible. Ez dakizula zer den eskuartean duzun liburuxka hau? Bi minutu daramatzazu irakurtzen-eta.
Zure jakituria zabal eta zerebro intelektual horren aberastasunerako (gehiago ahal bada behintzat) hau Literatuztaren bigarren zenbakia da; Uztaberria izenarekin bataiatua. Izan ere, udaberriak uztaberria dakar ortura, lur-berritutako orri hauetan dator azken hilabeteetan erein dena. Udaberriak igortzen duen barne-poza eta uzta berria izateak sortzen duen ilusioak gozatuta iritsi zaizu lan bilduma hau eskuartera. Baina, argi izan ezazu irakurle, euriak lurra elikatzen duen bezala, hazten duela Literatuzta idazlearen lumak, berauen partehartzerik gabe orri zuriz itoriko desertua baino ez litzateke izango ale hau.
Hemen, herrian diren poema, narrazio, pentsamendu, ipuin eta paranoiak aurki ditzakezue inprimaturik. Hitz solteak zehaztasun haundienarekin kalkulaturiko ordena zuzenetan. Gure muinek dituzten lapsus-ak dira. Literaturari lapsusu deitzea barkatzen badidazue behintzat.
Honekin kinu bat bota nahi da idaz eta irakur zaletasunari baina zuen begiak eta konplizitatea behar ditugu hitz jario hauek euren bidea egin dezaten fantasian zehar.
Nire partetik, udaberria bezain indartsu natorrela eta proiektu honekin odola borborka dudala esan besterik ez dut. Zuk liburuxka hau bitxiloreak bezala orriul dezakezu maite nau, ez nau maite, maite nau, ez nau maite eta abarren ilusioarekin. Behin ea berriz, zuk nahi duzuna esango dizun bitxilorea aurkiu harte.
Besterik gabe esan, milaka proiektu buruan ditudala jira eta bira eta pixkanaka joango naizela forma ematen udaberri honi. Seguru nago lora asko ernaltzen lagun dezakegula guztion artean eta horretan jarraituko dugu. Eta zuek izan lasai, izango duzue-eta laster nira berri eguzkiak berotzen kale kantoietan?.
|