Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  1. zenbakia »  Ni

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Ni

Aritz Unanue

Aritz Unanue 

Batzutan,
gutxitan,
baina gaur
bakarrik, soilik
aurkitu naiz... neurekin...
Zer esan?... zer galdetu?...
ilunik gabe,
argiaren muga gainditu gabe... noski...
gezurrik ez, ezinezkoa ez den arren.
Pentsatu? Edo ez?
Norberaren hautua... Nola bestela?...
Zoriontasuna ezin agertu,
gorrotoa ezin ezkutatu,
sarritan behatu eta bizi bezala.
Bapatean, guztia gero eta garbiago
edo ilunago... ez al dio berdin?
ez harritu,
eta ez nahastu.
Ez da ezer gertatzen... ez ote zait zerbait gertatzen?...
Ez, ezer ez, ez behintzat egunerokotik at.
Soilik eta guztiz
ni naiz neurekin
edo neugabe ni,
baina zoriontsu...., ziur.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak