Orbana eta muxua
Manex Beristain
|
|
Manex Beristain
|
|
Gaua izigarri ederra zegoen,
izarrez josia, epeltasunez betea, irriz urtua,
hori guztia hitz orduaren gidoian azpimarratuta ere
nik ez dakit zer edo zergatik
nire bihotzeko eztandak
etziren pausoen erritmora egokitzen eta...
nahiz eta ez ikusi han...
ilargia herdoildu zitzaidan gau hartan.
Borondateak nagiak ateratzen zizkidan
aurrera begiratzen nuen bakoitzean.
Baina ez, agian ez nion, ez nizun
begiekin begiratzen,
ikusi nahi ezak gauza asko lausotzen zizkidan,
despistatu, desbideratu, desohartu, desiotsu...
eta zuri begira nindoala, aurreraxeago
argia oparitzen jardun zuen zutabea
bete betean astindu nuen
begi ertzarekin astindu ere,
“ez egin irribarre!! Panpoxa”
lotsati landatu nizkizun hitzok
zure belarrian, bi aldiz pentsatu gabe.
Begi ondoan jaio zitzaidan orbanak
etzuen niregan malkorik sortu,
ez irribarrerik, orbana soilik.
Orban hura izango zen
gure aurreneko muxuaren testigu bakarra.
gogoratzen naiz bai!!
|