Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  1. zenbakia »  Eta bidean

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Eta bidean

Arantxa Aldalur

Arantxa Aldalur  

Eta bidean aurrera, sikatu diren lugorrietan,
zure pausoek ez dute uhinik uzten
urrunean leherketek dirauten bitartean.
Ez garela errudun esaten didazu.
Ez garela biktima pentsatzen dut.

Idolatriak, kea bailiran ihes egiten dute burdin hesietatik,
Isil, astiro zure eskuak ferekatuz.
Ezin duenaren indarrarekin,
bakardadearen haizeari erreparatzen diogu,
urratutako eztarriek orroka dirauten bitartean.

Eta ez naiz aske
hitzak erauzten dizkidazunean.
Baina sinets, gauerdian zure begi beltzak nabaritzean,
errealitatea mehatxatzen dutela nire taupadek,
delitu izan arren.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak