Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 5,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  1. zenbakia »  ...eta gero zer?

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

...eta gero zer?

Aitor 'Ondarru'

Aitor 'Ondarru' 

Kolore soiletaz harro,
erraiak lur antzura iltzaturik,
gure “lur santua” harresiz inguratu eta ukabil estuz oihu egingo dugu.
Egingo dugu.
...eta gero zer?
Gure izenen pisuaz nahi adina saku bete,
bizkarreratu
eta bide amaitezinetan itsu joango gara,
itzurbiderik gabe.
Joango gara.
...eta gero zer?
Beti izan omen dugu harriak botatzeko erraztasuna,
batik bat geure etxeko leihoetatik kanpokalderantz.
Baina aspaldi xahutu genituen duintasunezko harri guztiak
eta leiho horietatik geure burua botatzeari ekin genion.
beraz,
esanahia gero eta gutxiago eta esateko ahalmenik ez duten
hitzez geure dominak garbituko ditugu,
eta erakutsiko dizkiegu.
Erakutsiko dizkiegu.
...eta gero zer?
Egingo dugu,
joango gara,
erakutsiko dizkiegu,
...eta...

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak