Oh uso!
Urko Egaņa
Usoek urtero egin duten migrazioa,
nire herrian egin dut.
Nire herritzat neukanaren barrena bidaiatu dut,
eta nire herritzat neukana,
sentimentu bat bilakatu zait,
sentimentu ero bat, non eta sentimentu horren ondoan,
hitzek ez duten zentzudun zentzurik.
Bidaia hau egitean erotu egin naiz
eta dena, kanpotik datozen ehiztariei beldurrik ez dien
uso bat izatea nahi dudalako,
kanpoko ehiztariek ehiztatu nahi duten
uso aske bat.
|