Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  1. zenbakia »  Eguraldi iragarpena

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Eguraldi iragarpena

Xabier Borda

Xabier Borda 

Giza ekaitzak aurresan ditu datozen bi astetarako
Piztuta genuen irratian eguraldi iragarleak

Hodei ilunek eskualde osoa hartzea espero da
Tximistak trumoiak
Altzairuzko izotz harriak

Eta euria ozeano bat betetzeko beste

Haize zakarra izanen dugu
Mendebaldetik ekialdera
Aireportuak zubiak etxeak
Harrizko eraikin oro
Guztia lipar batean dira erauziko

Eta ez omen dugu itsasgorarik izango
Itsasoa beldur bide da eta urrun nahi gaitu

Aise dira asetuko egarberak diren padurak
Petalo bakarreko loreez estaliko ordekak.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak