Ametsetan... amets erotikoen barrena (mh)
Itsaso Andres
|
|
Itsaso Andres
|
|
Nire ametsak zugan
islatzen ditudanean,
hegan banengo bezala,
zure gorputzak
nigan indarrez
argitasun berezi
eta
zirrara bero baten
menpe hartzean...
Amets luze batean murgildurik,
Itsaso zabal batean galdurik,
mendi lerroetan sarturik,
elkarrekin
bihotz haundi bat
marrazturik bagenu bezala
maitasun amaigabe batetan,
itorik.
Arnasa ezin hartutik
kolpe batez esnatuko banintz bezala,
sumendia itsasoratzean
argi indar bat ikusten dut
zure begi misteriotsuetan.
Gorputzeko zirrara miresgarriak
bere menpe hartzen nauenean,
begiratzen zaitudanean eta
zure mihi gozoak
nire titiak
xurgatzen dituenean
sentsazioz beterik
sutan banengo bezala,
zure masailetan behera
ezpain gorrixkei begiratuz
bihotz bat aurkitzen dut.
Aurkitzen zaitut
nire bihotzean
eta zati handi batek
maitasuna oihukatzean
gorputzeko zirrara bereziak
osotasunean borobildurik
korapilo lodi batek
estutuko banindu bezala
maitatzen zaitudala
ohartzen naiz.
Kilika batez
korapiloa askatuz,
laztan batean hasi
eta ezin bukaturik
nire alu beroa
nola urtzen den sentituz,
deika
penetrazioaren aldarrikapen batetan
oihu eginez ari zaizunean...
Alboan ditudan
izara zuri
eta hotzekin
dantzatuz,
kulunka goxo baten barnean,
zure zakilak
nire alua menpean hartuz,
espetxeratuz,
burdin gorriz kateaturik bagina bezala,
atrakzio ero batean bagina bezala,
lasterka azkarrean
mugimenduz
eta desioz
bi gorputzen indarra
berotasunez
mugitzen garenean
zure begiak zeharkatzen ditut.
Begiak zeharkatuz,
zure nahia eta desioa
ikustean
nere pentsamenduetan barrena
zure ametsak dastatzen ditut.
Gozotasunez kulunkan
begiak itxiz
zakil beroa sumendi bat balitz bezala
nire alua itsaso zabal eta garbi bat balitz bezala
ur zuriak gainezka eginez,
goruntz eginez,
zeru baketsu batetara iritsiz
zirrara bereziak
espetxetik askatuz,
zeru gorenean
aske
hegan egiten dugu.
Hegan,
gure ametsak desioak maitasuna
askatuz.
Mundu baketsu batean
lasaitasunez
eta irrikaz
laztanduz
muxukatzen zaitut,
muxukatzen nauzu.
Irripar ezti batekin
besarkatzen zaitut
besarkatzen nauzu.
Bi maitaleren arteko
hitz xumeak ahoskatuz
amaieran
musu eta laztan
leunez
besarkatzen gara,
zoriontsu...
|