PAPALAGIAK
: Hego Pazifikoko Tiaveako Tuiavii buruzagiak 1925ean eginiko deskribapena
Papalagiak
Hegoaz Blai
Papalagiak txiroak dira nahitaez gauzak behar dituztelako. Gauzarik gabe ezin dute bizi. Dortoka oskolez euren ilea txukuntzeko tresna bat egiten dutenean, azal bat ere egiten dute tresna horrentzat, eta azalarentzat kaxa bat eta kaxarentzat beste kaxa handiago bat. Dena azaletan bildu eta kaxetan sartzen dute. Gauza batekin nahikoa litzatekeenetan bi egiten dituzte.
Hainbeste gauza daude europar etxola batean, samoar herriko gizon bakoitzak besakada bat eramanda ere han bizi den jendea ez bailitzateke gai izango gelditzen dena eramateko. Etxola bakoitzean horrenbeste tresna daude, gizaki zuriek pertsona asko erabiltzen baitituzte ba-koitza dagokion tokian jarri eta harea kentzeko. Etxe honetako taupoek ere denbora asko ematen dute euren gauza guztiak zenbatu, konpondu eta garbitzen.
Zuek guztiok, senideok, badakizue ikusi dudana besterik ez dizuedala kontatzen. Horregatik, sinets iezadazue Europan badela bekokian suzko makila bat jarri eta hiltzen den jendea, ez bizi nahiago baitu gauzarik gabe bizi baino. Papalagiek euren buruak zora-tu egiten dituzte, gizakiak gauzarik gabe bizitzerik ez duela pentsatuz, janaririk gabe bizitzerik ez duen bezala.
Hori dela eta, ez dut Europa osoan nire zerrian lasai atseden hartzeko moduko etxolarik aurkitu, nagiak ateratzerakoan ezerk trabarik egiten ez zidan tokirik ez dut aurkitu. Tresna haiek guztiek argi diztirak botatzen dituzte edota oihu egiten, begiak isteko modurik ez zegoe-larik.
Gauza gutxi dituztenak zorigaiztoko edo txi-roak direla esaten dute. Inongo papalagik ez du abestuko, ezta begirada argirik izango ere, bere ondasun bakarra janariz beteriko ontzi bat baldin bada, gure kasuan bezala. Zurien munduko gizon-emakumeak gure etxoletan baleude, kexatu eta nahigabetu egingo lirateke eta berehala oihanera joango oihanetako egur, dortoka oskol, kristal zati, harri deigarri eta gauza askozaz ere gehiagoren bila. Eta heien eskuak goizetik gauera arte ez lirateke geldituko samoar txabola gauzaz beterik izan arte : txiki eta handiak, erraz apurtzen direnak, suak eta urak deusezten dituenak eta, beraz, beti berriak jarri beha-rrekoak.
Zenbat eta gauza gehiago behar izan, hainbat eta europar hobea zara. Horregatik papalagien eskuak inoiz ez daude geldirik, beti zerbait egiten ari dira eta jende zuriaren aurpegiak bati nekatuta eta triste daude.
SCHEURMANN (1977)
Hego Pazifikoko Tiaveako Tuiavii buruzagiak 1925ean eginiko deskribapena.
|