|
|
|
KOMITE INTERNAZIONALISTAK
: Hitzaldia Azpeitian
MUNDU KONPONKETAN, KOOPERAZIOA AZTERGAI
KI
Iragan maiatzean, Hegoaz Blaik hitzaldi bat antolatu zuen elkartasunaren inguruan gogoeta egin asmoz: hausnarketa pittin bat, beti dator ondo. Cesar Martinez gonbidatu, eta Enparan Dorretxean elkartu ginen.
Orain, hitzaldia papereratzea erabaki dugu bere zatirik zabalenean, Cesa-rrek berak erabili zituen espresio eta hitzak mantenduz ahalik eta erarik zuzenenean, horrek irakurketa zerbait zaildu badezake ere.
Hitzaldi ondo-reneko galdera erantzunak halere, ez ditugu sartu, luzeegia suertatuko zelako batetik -bestela ere luzetxo ez ote den gaude-, eta grabagailuak ongiegi ere hartu ez zituelako, bestetik.
|
|
(Salvador Dalí)
|
|
Apur bat nire esperientzian oinarrituta, gero Komite Internazionalistetan (KI hemendik aurrera) eta %0,7aren plataforman gai guztiotan egin ditugun debate eta gogoetekin-eta, zerbait prestatuta edo daukagu, planteatzeko nola ikusten ditugun guk elkartasun mundu honetan aurkitzen ditugun ikuspegi desberdinak, diskurtso desberdinak, eta hortik abiatuta zer estrategia edo ekintza mota desberdin egiten diren. Batzuk gustuko ditugu, beste batzuk ez... eta hori da apurtxo bat planteatzen duguna ho-nelako hitzaldietan.
HIRU IKUSPEGI NAGUSI KOOPERAZIOA ULERTZEKO MODUAN
Esperientzia honetatik abiatuta, eta batez ere ikusita plataformetan, koordinadoretan, tal-deetan oso jende desberdina biltzen zela, guk azkenean idatziz jarri genuen, argi ikusten ge-nuela behintzat, kooperazioa eta elkartasuna ulertzeko orduan hiru ikuspegi nagusi zeudela.
Bata, batez ere erakunde publikoetan, eta udaletxe mailan baino seguraski nabarmenago gobernu autonomikoetan, estatu mailako go-bernuetan, eta tankera hortako gobernuetan lo-kalizatu genuen. Europako Komunitatean, Ban-ku Mundialean, Fondo Monetario Internaziona-lean. Erakunde guzti hauek ari dira euren gau-zak egiten arlo honetan, eta euren ikuspegi bat daukate kooperazioaz, zelan bideratu behar den, zelan egin behar den eta abar. Hor identifi-katzen genuen ikuspegi bat, diskurtso bat, eta horreri ematen diogun izena da EFIKAZIA TEKNIKOA BULTZATZEN DUEN IKUSPEGIA. Geroxeago aipatuko dugu zer ezaugarri dituen.
Ikusten genuen beste bat, IKUSPEGI ASISTENTZIALISTA da, hainbat urtetan domi-nantea izan dena, ziuraski, eta apurtxo bat da, bada, hirugarren munduan zenbat pobrezia da-goen, zenbat jende miseria pasatzen... eta la-gundu behar diegu, dirua bildu behar dugu hara bidaltzeko. Filosofia asistentzialista hori, hor gelditzen dena. Hau da beste ikuspegi bat, eta honen atzean beste hainbat jende eta kolektibo daude, ikuspegi honekin lan egiten dutenak... eta honek euren ekintza mota estiloa eta abar bultzatzen du. Honen ezaugarriak ere aipatuko ditugu.
Eta hirugarren bat, DISKURTSO TRANSFORMADOREA deitu dioguna da, transformazio estrukturala bilatzen duen ikus-pegia, beste hizkuntza mota elkartasunaren munduan. Hau da nolabait, ezkerreko pentsake-ra batetik garatu den ikuspegia. Aipatuko ditugu zer diskurtso den, zer ezaugarri dituen, eta abar ere.
Hiru ikuspegi hauek ezberdintzerakoan, kontutan hartu behar dugu, bakoitzean lehenbizi azalpen desberdin bat ematen zaiola Hirugarren Munduko egoerari, pobrezia egoera horri. Zer dela eta pobrezia guzti hori herri hauetan? Bada segun eta zein diskurtsotan kokatzen garen, azalpen desberdin bat ematen zaio egoera ho-rri.
ZER DELA ETA POBREZIA GUZTI HORI HERRI HAUETAN?
Adibidez lehenengoan, efikazia teknikoa bi-latzen duen horretan, ikusmoldea da: beno, ga-rapenaren asuntoa zer da? Bada, asunto lineal bat, herri batzuk lortu dute maila bat eta beste batzuk oraindik ez dute lortu, atzeratuta daude. Eta zergatik daude atzeratuta? Bada hor daude faktore ekonomikoak, faktore kulturalak eta fa-ktore politikoak. Ekonomikoak: ez dute kapital nahikorik, produkzio egitura ez daukate oso anitza, baizik eta beti egon dira egitura bakar batzuk lantzen, eta horrela ekonomia ez doa aurrera... Kulturalak: kultura tradizionalak izaten dira oso, eta hauetan lanarekiko konzepzioa eta efikazia eta konpetibitatearen konzepziorik ere ez dago, eta hori traba bat da ekonomian eta garapenean aurrera egiteko. Politikoak: herri hauek beti ibili dira diktaduretan, ez dute izan demokrazia errepresentatiborik eta hori beste baldintza garrantzitsu bat da garapenean aurre-ra egin eta gero eta maila altuagoa izateko. Ikuspegi honetan nolabait, pobrezia eta miseria horren kakoa barne faktoreetan arkitzen da:herri horietan barnean dagozen zenbait fa-ktorek determinatu dute dauden egoeran ego-tea.
Kontrastatzeko edo, ikusten badugu hiruga-rren ikuspegian zer dela eta esaten den herrial-de hauek horrela daudela, ematen zaion azal-pena oso desberdina da. Hau izango zen: histo-rikoki herrialde hauek erabat menperatuta egon dira, euren aberastasunak esplotatu dira, kasu honetan herrialde aberatsen onerako, eta honela ez dute aukerarik izan aurrera egiteko. Gainera nola inperialismo hori inperialismo politikoa zen lehenik eta behin, askotan herrialde aberatsetatik egin dena izan da ha-rreman onak izatea bertako elite batzuekin eta elite horien bidez euren dominioa mantentzea herri horietan: bitartean elite horiek ere aberastu egiten dira, jende gehienak pobrezian jarraitzen badu ere. Horregatik hemen, garapenaren kontzepzioa ere ezberdina da: garapena ez da zerbait lineala, edo aurrerago edo atzerago egon daitekeela baina beti aurrera dihoa, baizik eta garapena eta azpigarapena dira txanpona-ren bi aldeak: gu oso garatuta gaude eurak oso azpigaratuta daudelako hain zuzen.Guk euren aberastasun horietaz baliatzeko izan dugun dominioa aprobetxatu dugu. Nolabait, ikuspegi honetan ematen den azalpena kanpoko fakto-reetan oinarrituta da: hau da, barne faktoreak ez dira horrenbeste kontutan hartzen (herri ho-rien barnean egon daitezkeen zailtasunak-eta) baizik eta kanpokook hor eragin ditugun trabak. Horiek dira batez ere azpimarratzen direnak. Historikoki, kolonialismoak, inperialismoak, do-minio politiko eta ekonomiko horrek askotan gi-zarte tradizional horiek deuseztatu eta hankaz gora jarri ditu, eta horrela ez dago aurrera egite-rik, bizi baldintza minimorik lortzerik.
Imagina dezakezuenez, KIetan azken diskurtso honetan gaude. Guk uste dugu, batez ere, historikoki begiratuta -eta historikoki begi-ratu behar da askotan egoerei azalpena aurkit-zeko-, argi eta garbi Hegoameriketako herrialde gehienek, Afrikakoek zer esanik ez eta Asiako hainbat egon direla erabat dominatuta, erabat esplotatuta, eta horregatik ez da inoiz egon orekarik aberastasunaren banaketan, ez pote-rearen banaketan, eta ez ezertan. Eta hau da faktorerik inportanteena ulertzeko zer dela eta dauden herrialde horiek dauden egoeran.
Beraz, hortik erabat diskurtso desberdinak abiatzen dira: egoerari ematen zaion azalpena erabat ezberdina izatetik. Diskurtso asistentzia-listan, bigarren aipatu dudan horretan, askotan ez zaio egoerari azalpen handirik ematen. Zer-gatik? Askotan, egiten den irakurketa ez da ira-kurketa politiko bat, baizik eta irakurketa etiko bat. Eta etika mailan geratzen denez... hainbat jende oso txarto pasatzen ari da, hiltzen ari da, ez daukate ez osasunik ez hezkuntzarik, ez ezer, eta lagundu egin behar dugu. Nolabait. Eta berdin da zer dela eta dauden dauden be-zala: lagundu egin behar dugu, bizitzak salbatu behar ditugu. Ez da egiten diskurtso oso bat, azalpen oso bat egoera horren aurrean. Eta be-raz, egiten dena batez ere da, han bertan lan egitea: eritetxe bat egitea, eskola bat eraikitzea, arropak ematea... Hau, historikoki segurasko, eliza inguruko talde eta kolektiboetan nagusitu den ikuspegi eta jarrera da: ikuspegi asis-tentzialista eta irakurketa etiko hori. Gertatzen dena zera da, hau askotan konplementarioa dela aipatu dugun lehenengo diskurtso horrekin: partxea jartzen zaie egoera zailenei, eta horixe da egiten dena, besterik ez.
Guk jarrera eta ikuspegi hori kritikoki ikusten dugu, horretan geratzen bada behintzat.
Hauek guztiak, ikusten duzuenez, jenerali-zazio zabalak dira. Ari gara errekopilazio bat egiten zerbait ordenatzearren, baina gero, se-gurasko, oso zaila izango da norbaitek -edo kolektibo batek- garbi esatea... ni multzo hone-tan nago, zu han, eta beste hura beste hartan. Gure diskurtsoetan ahal dira aurkitu diskurtso desberdinetako zatiak, eta askotan organiza-zioetan ere, arki ditzakegu hiruretako elemen-tuak. Ikuspegi eta diskurtso puruak ez dira ar-kitzen askotan errealitatean. Hau debate bat ematerakoan egiten den klasifikazio bat da: ge-ro, errealitatean, ez dugu itxi behar horrekin.
Hemendik abiatuta, egoerari ematen zaion azalpenetik, proposatzen diren ekintzak eta ko-operazio motak ere desberdinak dira ikuspegi bakoitzean.
KOOPERAZIO MOTAK
Lehenengoan, efikazia tekniko enpresariala bilatzen duen ikuspegi horretan, batez ere esa-ten dena zera da: beno, herri horiek guk dauka-gun maila lortzeko egin behar duguna (koope-raziogintzan) zera da: guk daukagun forma-kuntza hara eraman, guk ditugun baliabideak hara eraman, eta listo. Apurka- apurka, aurrera aterako dira. Asko azpimarratzen da guk hemen izandako garapen esperientzia guztia industria-lizazioarekin, gure formakuntza teknikoarekin, eta abar: hori guztia han erakutsi behar dugu. Horretarako, diseinatzen diren proiektu guztiak proiektu teknikoak izaten dira, garapen ekono-mikoa bilatzen dutenak, industria eta enpresa mundukoak, eta abar. Aipatu dizuet, hau dela batez ere erakunde publikoetan, hainbat gober-nuetan dagoen ikusmoldea. Eta hori ezezik, de-seatzen daude enpresak ere kooperazio mun-duan sartzeko: eta horrek eztabaida asko sort-zen du, ezta? Enpresek beti etekina bilatzen dute, eta etekina bilatzen duten taldeak ahal di-ra aritu kooperazio munduan etekina bilatzen ez duten beste hainbatekin batera? Ez? Bai?
Hau kritikoki ikusita, guk ikusten dugun mo-duan, guretzako hemen -gure gizartean- daukagun garapen eredua oso eztabaidagarria da. Berez, hemen bertan ezberdintasun handiak sortzen dituelako, ingurugiroari begira hainbat arazo sortzen dituelako, eta etorkizunari begira ez delako oso argi ikusten datozen belaunal-dientzako errekurtso nahikoa geratuko den guk daukagun bizi maila mantentzeko. Hau da, ontzat ematea gure eredua, gure garapen ere-dua esportatzeko.... oso eztabaidagarria da. Gainera, kontutan hartu, hainbat estudiotan fro-gatzen den moduan, ezinezkoa dela munduko biztanle guztiak gu bizi garen moduan bizitzea, guk egiten dugun kontsumo mailarekin.... eta oinarrizko produktuetan gainera, gasolina adibi-dez, eta sortzen den kutsadurarekin, eta abar eta abar. Horrela biziko balira Asiako, Afrikako eta Ameriketako gure lagun guztiak, hau ez lit-zateke eutsigarria, ez litzateke soteniblea, ingu-rugiroaren ikuspegitik, eta beste hainbat errekurtsoren ikuspegitik. Beraz kooperazio mota hori, gurea hara eramate hori, ez dugu ikusten bideragarria izan daitekeenik: epe labu-rrean, gure politikariak eta enpresak ondo ge-ratzeko balio du, pixkabat, baina garapenari be-gira eta elkartasunari begira...
Hirugarren diskurtso horretan, transfor-matzaile horretan, argi ikusten dena da asunto larri hau -miseria eta pobrezia larri hau- non-baitetik datorrela: sustrai historikoak ditu, histo-rikoki sortu diren dominazio harremanak orain-dik bizirik daudelako irauten dute horrela... eta hori da aldatu behar duguna. Elkartasunari be-gira, lehenik eta behin, lanik handiena ez dago han -ez Afrikan, ez Hegoameriketan, ez Asian-, baizik eta hemen bertan dago, gure garapen eredua beste era batetara bideratu behar du-gulako eta gure gizartearen garapena beste modu batetara eraman behar dugulako, harre-man berdintsuagoak sortuz, bai gure gizarte ba-rruan, bai eta mundu mailan ere... Eta beraz, proposamena jada oso diferentea da: batez ere hemen lan egitea, gure gizartean, eta hemen bertan hainbat gauza aldatzea, kulturalki, eko-nomikoki eta politikoki. Hau, klaro, nahikoa gau-za abstraktoa da, eta zertan gauzatzen da gure gizartean? Zaila da hori ikustea. Ikuspegi honetatik ari dira hainbat proposamen egiten kooperazio arloan, eta batez ere bultzatzen dena zera da: kooperazioa proiektu -ekonomiko bat edo osasun arloko bat- bat izan daiteke, bai, baina beti lagundu behar dena da hango herrian dagozen kolektibo eta organizazio popularrak, nolabait euren herrialdeetan euren gizartea aldatzea eta euren gizartea beste modu batera antolatzea bilatzen ari direnak aberastasuna eta poterea banatzen. Hori baldintza bat izan behar da: ezin da edozein lekutan ibili, baizik eta lagundu behar da proiektu jakinekin, ikuspegi kritikoa daukatenekin. Guk hemen ikuspegi kritikoa dugunez geure gizartearekin, eurei lagundu behar diegu ikuspegi hori indartzen eta eurei lan egiten bertan, eta aldi berean ikasi behar dugu euren esperientzietatik. Batetik, askoz esperientzia garatuagoa daukate gauzak benetan aldatzen, adibidez, prozesu reboluzionarioak egin diren hainbat herritan. Horiek gertutik jarraitu, gure elkartasuna adierazi hemendik, gure sentsibilizazio kanpainak burutu hemen eta prozesu horietatik ikasi... ikusteko hemen noraino bideragarriak diren, eta abar. Hau da ikuspegi honetatik egiten den lana. Eta hori dela eta, gaur egun KI, beste hainbat talderekin batera, oso gertutik jarraitzen ari da Chiapasen gertatzen ari den prozesu guztia, hor egon den al-txamenduarekin, altxamendu horretan egiten diren proposamenekin, eta abar. Lan handia dago, jasotzen duten errepresioa oso fuertea delako... baina hemen oso interesantea da, eta ahalegintzea hemendik Mexikoko gobernua presionatzen, errepresio horiekin ez konpontzeko gatazka, baizik eta elkarrizketa bi-detik... hori ere lana da. Aldi berean lana da, ikustea hango prozesu guztia, zer diskurtso erabiltzen duten zapatistek, zer proposamen politiko egiten dituzten, zer proposamen eko-nomiko, eta horiek guztiak hemen zabaltzea gu-re hemengo kontzeptzioak, dominanteak dire-nak behintzat, zalantzan jartzeko, edo ikusta-razteko bestelakoak ere egon daitezkeela. Gauzak ez dira bakarrik gureak...
Beti, diskurtso hau egiten dugunean, biga-rren ikuspegia, asistentzialista, eduki aldetik -ez dakit gutxiago landu dugun, edo halaxe den-, beti geratzen zaigu ahulago edo, eduki gutxia-gorekin. Ziurraski izango da lehen aipatu dudan horregatik, alegia, batez ere diskurtso eta plan-teamentu etikoa delako (eta etika ere badago beste ikuspegian, nola ez, baina etika beste osagarri bat da, irakurketa politikoa egiten da nolabait), batez ere humanismoa begiratzen delako eta giza sentsibilizazio horretatik abiatzen delako esanez lagundu behar dela jendea... epe laburrean, ja. Ez dira gauzak transformatzen, baizik eta bitarteko egoerak konpondu: han egon behar da, dirua bildu behar da hemen hara bidaltzeko. Orduan, konpara-zioak egiteko orduan-eta, zailago egiten zaigu hori ikustea.
Hauexek dira nolabait, oso sinplifikatuta, guk egiten ditugun desberdintasunak kooperazioa eta elkartasunaren inguruan.
AZKEN URTEETAKO EGOERA
PSikologia honekin ikusten badugu azken urteetan gertatzen ari dena mundu honetan, el-kartasun eta kooperazioaren munduan, beno, batez ere hamarkada honetan, aldaketa han-diak egon direla ikusiko dugu. Hasteko ONGen munduak sekulako eztanda egin du, talde pila bat sortzen ari da, ez hemen bakarrik, baita He-goameriketan, Afrikan... asko aldatzen ari da mundu hori ikuspegi horretatik. Eta aldi berean, mundu mailan, eta Hegoameriketan, Asian, na-gusitzen ari den ikuspegi ideologikoa ere ikus-pegi neoliberala da. Eta ikuspegi neoliberaletik, politika eta ekonomia modu konkretu batean ikusten da: aspektu sozial eta politiko guztiak bideratu behar direla merkatuaren arauen ara-bera, merkatuari ahalik eta traba gutxien jarriaz. Orduan, erakunde publikoak eta estatuak oso presentzia gutxi izan behar dute asunto sozia-letan, gastu sozialak murriztu behar dira, eta merkatua nagusitu. Eta ez bakarrik pro-dukzioan, osasunean ere bai, hezkuntzan ere bai: hau da, konpetentzia bidez maneiatu behar dira asunto guztiok gizarte batean.
Hori aldaketa handia da, zeren aurreko ha-markadetan nagusitzen zen pentsamoldea zen ongizatearen estatuarena, eta ikuspegi horreta-tik estatuak garantizatu behar ditu zenbait eskubide hiritargo osoari: janaria, osasuna, hezkuntza, eta abar. Horretarako, estatuak be-rak garatu behar ditu gastu publikoaren bidez azpiegitura guztiak osasun arloan, hezkuntza arloan edo hainbat sektore ekonomiko estrate-gikoetan. Beraz hor inbertitu behar da, hori de-lako bidea guzti-guzti hori garantizatzeko. Pentsamolde hori bertan behera dago orain, eta nagusitzen ari dena da lehen aipatu duguna, neoliberalismoa: dena merkatuaren eta konpe-tentziaren arabera. Eta dagozen egoera estre-moak, miseria estremoak, zelan konpondu behar dira? Ba gizartean bertan sortu behar dira talde edo kolektibo pribatuak egoera larri horiek leunduko dituztenak, asistentzia emanez, dirua biltzen handik eta hemendik. Baina estatuak, erakunde publikoek, ez dute gastu publikoa handitu behar behar horiek kubritzeko. Bestela, gastu publikoa handitzen bada, traba egiten zaio ekonomiari.... eta hor datorren diskurtso ekonomiko guztiari.
Gure hamarkadako kontestua, neoliberalis-moaren kontestua da. Eta horrek eragina du kooperazioaren arloan ere. Ikusten ari gara ONG asko sortzen dela, batzuk hazten ari dire-la. Adibidez, mundu mailan dauden neolibera-lismoaren erakunde bultzatzaileak dira Fondo Monetario Internazionala eta Banku Mundiala, eta horiek begi onez ikusten dute ONGen lana. Zergatik? Horiek direlako hain zuzen lehenxea-go aipatu ditugun gizartetik sortu behar ziren taldeak, egoera estremoak leunduko dituztenak. Orduan, neoliberalismoarentzako nolabait, koo-perazio arloa ondo dagoen arloa da, hor egon behar duena, eta batez ere hainbat herrietan egoera eta bizitza sozial eta politikoa oso-oso beroa denean, eskandaloak eta altxamenduak eta, hori arriskutsua da oreka ekonomikorako eta hori leuntzeko modu bat da oinarrizko asis-tentzia aseguratzea, kooperazio proiektuen bi-dez, eta abar.
Beraz, ikusten duzuenez, oraingo kontestua oso konplikatua da. Hainbat jendek ikusten du ezberdintasunak munduan gero eta handiagoak direla eta zerbait egin behar dela, eta zer? Nire dirutxo hau emango dut, beste ONG hari lagun-duko diot... Hori, ikuspegi politikotik eta mundu ikuspegitik ikusita, oso zalantzagarria da: norai-no aldatuko du horrek zerbait eta noraino ez, edo noraino jo behar da beste bide batetik. Bai-na beste bideok ere nahikoa antzuak dirudite, ezer gutxi egin daitekeela aldi berean.
Bukatzeko, laburpen honen ondoren, azal-duko dizuet KIen ikuspegitik zelan kokatzen ga-ren.
KOMITE INTERNAZIONALISTEN IKUSPEGIA
Printzipioz, guk egiten dugun elkartasun mota definitzen dugu elkartasun politiko bezala: ez da elkartasun ekonomikoa, eta ez da koope-razioa. Ez dugu proiekturik egiten, ez ditugu hemengo erakunde publikoetan proiektuak pre-sentatzen diru laguntzak lortzeko. Nahiago du-gu gure independentzia mantentzea erakun-deekiko, eta noski, diru eskean ari bazara neurri batean galdu egiten duzu zure independentzia erakunde horiek kritikatzeko, salatzeko, mobili-zazio bat egiteko bere aurrean... Gure jarrera, erakundeekiko jarrera kritiko bat da; batez ere egiten dena da jarraitzen den estrategia eko-nomikoa kritikatu, jarraitzen den kooperaziorako estrategia, eta abar. Hori batetik. Ahal dugun guztietan eta gure neurri eskasekin apurtxo bat denuntziatzen dugu munduko hainbat tokitan dagoen pobrezia eta miseriaren erantzulerik handienak hemen daudela, gure erakundeak direla, gure gobernuak eta, batez ere, nazioar-teko erakundeak. Hori saiatzen gara de-nuntziatzen aukera dugun guztietan. Eta beste-tik, lehen aipatu dudana: munduko hainbat tokitan eta herrialdetan dagozen borrokak eta mugimendu popularrak gertutik jarraitzea gure elkartasun xumea eskaintzea, euren borroken berri ematea hemen, eta esperientzia horietatik ikasi. Hau, askorentzat, ez da ezer egitea, baina beste askorentzat egin behar dena hau da eta listo. Beste ezer egiten ez dugun bitartean hau da egin behar duguna.
Hainbat momentu eta koiunturetan, elkarla-nean jarduten gara ONGekin, eta beste hainbat erakunderekin. Eta beste hainbatetan, oso kriti-ko ikusten dugu ONGek egiten dutena eta ja-rraitzen duten bidea: profesionalizazioaren logi-ka, gero eta liberatu gehiago edukitzea, gero eta dependentzia gehiago erakundeekiko.... enpresa itxura handiagoa hartzen dute, organi-zazio sozial batena baino. Aldi berean, ikusten dugu horretxek permititzen duela ONG hauek iristea gizarte hainbat sektoreetara, gu aile-gatzen ez garenak: gure ahotsa oso gutxi entzuten da komunikabideetan-eta.
Eta hauxe da nik kontatzeko daukadana. Ez dakit garaia den orain norberak bere ausnarke-tatxoa egiteko, bere iritzia botatzeko edo galde-raren bat egiteko.
|