IPUINA
: 'El canto del pájaro' liburutik hartu eta itzulia
ASETAKO ARRANTZALEA
Anthony de Mello
Iparraldeko industrial aberatsa ikaratu egin zen Hegoaldeko arrantzale bat
patxada ederrean bere txaluparen kontra etzanda pipa erretzen ikusi zuenean.
“Zergatik ez zara arrantzara irten ?”,
galdetu zion industrialak.
“Gaurkoz nahikoa arrantzatu dudalako”,
erantzun zion arrantzaleak.
“Eta zergatik ez duzu behar duzuna baino gehiago arrantzatzen ?”,
jarraitu zuen industrialak.
“Eta zer egingo nuke harekin ?”,
galdetu zion orduan arrantzaleak.
“Diru gehiago irabaziko zenuke”, izan zen erantzuna.
“Horrela motore bat jarri ahal izango zenioke zure txalupari.
Orduan ur handiagoetara joateko eta arrain gehiago arrantzatzeko
aukera izango zenuke. Orduan arrain eta diru gehiago eskuratzeko,
nylonezko sareak erosteko adina irabaziko zenuke. Laster bi txalupa izateko
adina irabaziko zenuke … eta baita benetako ontzitalde bat izateko adina ere.
Orduan aberatsa izango zinateke, ni bezala”.
“Eta orduan zer egingo nuke ?”, galdetu
zuen berriro arrantzaleak.
“Eseri eta biziaz gozatu ahal izango zenuke”,
erantzun zuen industrialak.
"Eta oraintxe bertan zer egiten ari naizela uste duzu ba ?”,
erantzun zion asetako arrantzaleak.
Zuzenagoa da gozatzeko ahalmenari bere horretan eustea diru piloa irabaztea baino.
|