Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko azaruek 21,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  EGOAI ahaldenkaria »  ASETAKO ARRANTZALEA

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

IPUINA : 'El canto del pájaro' liburutik hartu eta itzulia

ASETAKO ARRANTZALEA

Anthony de Mello

Iparraldeko industrial aberatsa ikaratu egin zen Hegoaldeko arrantzale bat patxada ederrean bere txaluparen kontra etzanda pipa erretzen ikusi zuenean.

“Zergatik ez zara arrantzara irten ?”, galdetu zion industrialak.

“Gaurkoz nahikoa arrantzatu dudalako”, erantzun zion arrantzaleak.

“Eta zergatik ez duzu behar duzuna baino gehiago arrantzatzen ?”, jarraitu zuen industrialak.

“Eta zer egingo nuke harekin ?”, galdetu zion orduan arrantzaleak.

“Diru gehiago irabaziko zenuke”, izan zen erantzuna. “Horrela motore bat jarri ahal izango zenioke zure txalupari. Orduan ur handiagoetara joateko eta arrain gehiago arrantzatzeko aukera izango zenuke. Orduan arrain eta diru gehiago eskuratzeko, nylonezko sareak erosteko adina irabaziko zenuke. Laster bi txalupa izateko adina irabaziko zenuke … eta baita benetako ontzitalde bat izateko adina ere. Orduan aberatsa izango zinateke, ni bezala”.

“Eta orduan zer egingo nuke ?”, galdetu zuen berriro arrantzaleak.

“Eseri eta biziaz gozatu ahal izango zenuke”, erantzun zuen industrialak.

"Eta oraintxe bertan zer egiten ari naizela uste duzu ba ?”, erantzun zion asetako arrantzaleak.

Zuzenagoa da gozatzeko ahalmenari bere horretan eustea diru piloa irabaztea baino.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak