|
|
|
Iņigo Agirre. Agirre oparidenda ('Bai Euskarai Ziurtagiria' dauka)
"Euskararen gaian, hitzetatik ekintzetara pasatu behar dugu"
Uztailaren 19an herriko 25 erakundek Bai Euskarari Ziurtagiria jaso zuten; Agirre oparidenda (Erdi kalea) izan zen haietako bat. Juanjo eta Iņigo Agirre anaiek daramate denda, eta Iņigorekin hitz egin du Baite Euskara Elkartearen aldizkariak.
- Zergatik hasi zen Agirre oparidenda Bai Euskarari Ziurtagiria prozesuarekin?
Pertsonalki dugun konpromisoagatik eta merkataritza munduan ere daukagun konpromisoagatik. Honek bideratu egiten du lana. Talde handi bat, Kontseilua, atzetik dago eta ez dugu gelditu behar 1998an egin zen. Bai Euskarari kanpainan. Mingainean esan bai baina hortik ekintzetara pasatu behar dugu. Ikusten dena da pauso hauek eman beharra dagoela, bakoitzak ahal duen mailan, pertsona bezala, dendari bezala eta atal denetara. Laburbilduz, zergatia konpromisoa da; eta konpromisoak hitzetik aurreragokoa izan behar duela esango nuke: ahal dela militantzi maila bat.
- Zer konpromiso hartu zituen ditu Agirre oparidendak? Nola ari zarete konpromisoak garatzen?
Euskaraz ez ditugun gauza txiki horiek kentzeko desiatzen gaude; adibidez, biltzeko paper berria oporren bukaeran eskatu genuen, eta beno, oraindik betetzeko gelditzen diren gauzak ahal den azkarren betetzeko asmoa dugu, urte honetan. Beste kontuak euskara hutsean funtzionatzen mantenduko ditugu.
- Zer suposatu dizue Bai Euskarari Ziurtagiria lortzeak?
Nik komertzialki ez diot horri begiratzen; beno, alde batetik bai, baina %80an ez. Lehen esan dudana da: konpromisoa. Gero kanpora eragina izango duen denda batean? Ez zait iruditzen hainbesteraino izango denik; bezeroa horri begiratzen joaten baldin bada, oso gutxik salduko genuke saldu behar dena. Gehiago da konpromisoa; ez dut uste eragin komertzialik edukiko duenik.
- Bai Euskarari Ziurtagiria euskararen normalizaziorako bidean beharrezkoa iruditzen al zaizu?
Gure herri honetan, euskararen gaian, beste arlo batzuetan gertatzen den bezala, gauzak bikoiztuta daude: bi ziurtagiri, bi Udalbiltza... Noiz demontre iritsi behar gara bateratasun batera?
|