Azpeitiko 25 eragilek ‘Bai Euskarari Ziurtagiria’ jaso zuten uztailaren 19an
Aurrera, euskararen aldeko konpromisoa hartuta
Uztailaren 19an zen hitzordua: Bai Euskarari Ziurtagiria-ren banaketa ekitaldia, plazan. Baite Euskara Elkarte-ak eta Kontseiluak egin duten lanaren ondorioz, herriko 25 gizarte eragilek jaso zuten ziurtagiria, euskararen aldeko konpromisoa hartuz, bakoitzak bere dendan, elkartean edo dena delakoan euskararen aldeko pausoak emateko. Horrelakoa da ekimen hau: borondatekoa. Azpeitian gizarte eragileek erakutsi dute badutela borondaterik. Bidea irekia zegoen, aurretik ari direlako Lurgintza Koo-peratibako sei erakunde, Iraur-gi Ikastetxea, Eroski, Eroski Bidaiak, Kutxa eta Bankoa-Credit Agricole.
Ekitaldi hasieran txalaparta entzuteko aukera izan zen. Baiteko ordezkariaren eta Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiaren hitzen ondoren banatu ziren ziurtagiriak. Bukaeran, Itsasikoek aurreskua dantzatu zuten, eta Leire Ostolazak eta Joxe Luis Gorro-txategik bertso pare bana bota.
Ramon Goenaga: Lasao Altzariak (1. ziurtagiria)
“Euskararen normalizaziotik urruti gaude, eta ekintza berezi hau egin behar da. Komertzial-ki ondoriorik ez du. Ziurtagiria-rekin produktua ez da hobea, jarreran du eragina. Produktua gure hizkuntzan emateko gai gara, eta konpromisoak beharrezkoak dira”.
Josu Izagirre: Lagun Onak Mendi Bazkuna (2. ziurtagiria)
“Lagun Onak-entzat garrantzitsua da prozesu honetan parte hartzea, taldea inplikatzeko balio duelako. Hartara, erakundean euskaraz falta diren gauza apurrak euskaratzeko balioko du. Bide onean gaudela uste dut. Euskararen alde jarduteko beste pauso bat da hau”.
Gaizka larrańaga: Landatek Bulego Teknikoa (3. ziur.)
“Euskararen konpromisoak egunerokotasuna eskatzen du. Ziurtagiria kalitate marka bat da. Beharrezkoa da, konpromiso batzuk hartzera behartzen zaituelako. Euskal Herrian euskaraz egiteko ezinbestekoa da hirugarren maila eskuratzea”.
|